¿zer egiten dute monitoreek?

Monitoreak ikasturte antolatzen Izurtzara asteburu pasa joan ginen. Pasadan urtea ebaluazioen bitartez itxi eta ikasturte hasiera antolatzen ibili ginen. Jakin badakigu jada badakizue nortzuk izango diren zuen monitoreak eta baita monitoreak zelako ardurak izango dituzten.



Imagen



Imagen



Asteburu honetan dana prestatzen ibili ginen, Ikasturteari hasiera emateko. Gainera, zapatu gauean momentu oso bereziak bizi genituen; Naiara Roman Inurrin, txikitatik ibilitakoa eta ondoren monitore bezala ibili dena, agurtzera etorri zen. Hori bai, “ eskauta egun batez, eskauta betirako” leloarekin agur esan zigun. Honetaz gain, Ester Ferre, Olatz Aguirre eta June Olloren ongi etorria ospatu genuen euren konpromisoarekin batera.









ImagenBakarrik, ez genuen urtea antolatu, baita ere monitoreak elkarrekin egoteko uneak eta jolasak izan ziren. Koskorrak, Kaskondoak, Oinarinak, Azkarrak, Trebeak, Gurasoak eta Asabak bezala, guk baita jolasean ibili ginen.

Dana antolatuta zegoenez, Urriaren 5ean Ikasturte hasiera ospatu genuen.
 Danok elkarrekin egun pasa egin genuen eta urte honetako abenturari hasiera eman genion.
Egia da, familia asko faltan bota genituela, guraso eta asaba gutxi gerturatu ziren, gurekin batera jaia ospatzera. Denak zebilen, nortzuk izango dira nire monitoreak? Esango diguzue? Azkenean denak jakin zuten.

Iurretako frontoira ailegatu bezain laster, Aita/Amarekin batera ikasturte hasiera ospakizun baten bitartez ospatzeko aukera izan genuen. Bera ere gurekin bat egiteko aukera izan genuen.
Honen ostean, monitoreak adarka banandu ginen, eta oraingoan bai! umeak, gazteak, gurasoak eta asabak euren monitoreak nortzuk izango ziren jakin zuten.

Ondoren jolasak danok batera eta baita adarka egin genituen. Eta gurasoak+ monitoreak gazteen kontrako futbol partidu bat egiteko aukera izan genuen. Zelako dibertigarria izan zen!!!
Bazkaldu eta gero, danok itxaroten egon ginen momentua heldu zen, Udako Kanpamentuko eta 30.Urteurreneko bideoak ikusi genituen. Emozio desberdinak antzeman ahal izan ziren. Bideoetan bizitako momentu oso onak ikusi genituen. Agur Eskaut-arekin agurtu ginen hurrengo irteera arte .

Ondo hasi abentura!!


Bidean beti prest!


Iraide Donaire Hidalgo

Comentarios